Nor gara?

Osasunkume – Bizitzaren abentura EDEX erakundearen ekimena da. EDEX irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu independente, laiko eta profesionala da, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du gizarte- eta hezkuntza-ekintzan.

Gure helburua da haurren eta nerabeen garapen positiboa sustatzea Espainian eta Latinoamerikan.

Gure ikuspegia bizitzarako trebetasunetan heztea da.

Gure indarrik handienak dira hiritarren ahalduntzea eta osasunaren sustapena oinarri izango duten programak diseinatzea , lantzea eta aplikatzea.

Programak

Hitz egiteko ipuinak
6-7 urteko haurrengan ohitura osasungarriak eta bizitzarako trebetasunak sustatzeko proposamen didaktikoa.

Elkarrekin bizitzen ikasten
8-11 urteko haurren kulturarteko hezkuntza-ekimena.

Auzoko berriak
11-14 urteko ikasleen kulturarteko hezkuntza-programa.

Pantaila lagunak
Haurrengan eta gazteengan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera osasungarria eta segurua bultzatzeko eta hiritartasun digital arduratsua sustatzeko ekimena.

ZintzoMintzo
14 eta 16 urte arteko nerabeen artean ongizate pertsonala eta soziala sustatzeko hezkuntza-ekimena.

Hordago!
Drogen erronkari aurre egitea: 12-16 urteko nerabeen artean droga-mendekotasunen prebentziorako programa.

Discover
Hezkuntza-proposamen integrala, giza nolakotasunen sustapenean, autoestimuaren garapenean eta bizitzarako trebetasunetan oinarritzen dena eta 5 eta 16 urteko arteko ikasleei zuzentzen zaiena.