Zer da Osasunkume

8 eta 12 urte arteko ikasleei zuzentzen zaien osasunerako eta balioetan hezteko hezkuntza-programa bat da, eta 1989. urteaz geroztik abian da. Neska-mutilen eguneroko bizitzako kontuak abiapuntu izanik, ohitura osasungarrien eta bizitzarako trebetasunen sustapenean oinarritzen da. Irakasleak, familia eta erkidegoa tartean sartzen ditu.

Akreditazioak eta aintzatespenak

  • 1991: Reina Sofia saria, CREFAT fundazioarena, eskola-prebentzioaren atalean.
  • 1992: I. Europako prebentzioaren astean jardunbide on gisa hautatua.
  • 2001: Gobernu Ordezkaritzak drogen arloko Plan Nazionalaren barruan interesgarri izendatu zuen, eta orduz geroztik bultzatzen du.
  • 2004: Prebentzioaren arloan jardunbide on gisa aintzatetsi zuen Drogen eta Toxikomanien Europako Behategiak.
  • 2007: Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziak hobeto baloratuta dagoen prebentzio-programa deklaratu zuen, Discover programarekin batera.
  • 2008: Valentziako Generalitatearen Prebentzio Batzordeak akreditatua.
  • 2010: Berdintasuna saria. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • 2012: Jardunbide onen EDDRA Europako sisteman barnean hartua.