Bogota

OSASUN, HEZKUNTZA ETA GARAPENEKO ITUNA ENGATIVÁKO IKASTETXEETAN, BIZITZAREN ABENTURAREN BITARTEZ

Engativá udalerri bat zen, baina Bogota hiriburuaren parte bihurtu zen. Ez da erraza bi etxe berdin ikustea bertan, erdi-mailako klase ahaltsuak nork berak eraiki baitzituen haren etxebizitzak. Gaur egun 830 mila pertsona bizi da bertan, eta % 95ek etxez etxeko zerbitzu publikoak ditu. Bertako 32 hezkuntza-erakundeetan ikasketak egiten dituzten neska-mutilek arrisku psikosozial konplexuei egin behar diete aurre, hala nola alkoholaren kontsumoaren gorakadari, lapurretei, gaizkile-taldeei, droga-mendekotasunari, familia barruko indarkeriari eta elkarbizitza-arazoei.

Bertan, hain zuzen ere, erabaki zen, 2008. urtean, itun hau abian jartzea. Barrutiko Hezkuntza Idazkaritzak (Osasuna Ikastetxean programaren bidez) eta EDEXek honako helburu komun hau identifikatu zutenean izan zen: neska-mutilak Bizitzarako trebetasunetan eta Ohitura osasungarrietan hezteko beharra, haien inguruneko arriskuei aurre egiten eta haien osasuna zaintzen laguntzeko. Adostutako estrategiaren barruan, irakasle-taldeak gaian eta Osasunkume- Bizitzaren abentura programaren erabileran trebatzea adostu zen. Erronka: Lehen Hezkuntzako udalerriko neska-mutil guztiengana iristea denboran luzatuko den prozesu baten bitartez. Prozesu horrek trebetasunen eta ohituren ikaskuntza finkatzea ahalbidetuko du.

2009. urtetik aurrera ekin zitzaion lanari, prozesuaren prestakuntzaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratuko zen PROINAPSA-UIS institutuaren ekarpena gaineratuta. Geroago etorri zen Portugaleteko Udalaren eta Lankidetzaren Euskal Agentziaren elkarlana.

ALIATUAK ETA ROLAK

Lankidetzaren Euskal Agentzia: finantziakidea.
Portugaleteko Udala: finantziakidea .
Barrutiko Hezkuntza Idazkaritza: prozesuaren orientatzailea, politika publikoaren bitartez; instalazioen, tresneria teknikoaren eta irakasle-taldeen bideratzailea; eta finantziakidea.
EDEX: prozesuaren orientatzailea; langile teknikoen eta Bizitzaren Abentura programaren jartzailea; eta finantziakidea.
PROINAPSA – UIS institutua: prozesuaren koordinatzailea (prestakuntza, jarraipena, ebaluazioa).

OSASUN, HEZKUNTZA ETA GARAPENEKO ITUNA ENGATIVÁKO IKASTETXEETAN, BIZITZAREN ABENTURAREN BITARTEZ 2009-2013 (gauzatzen)

Herrialdea: Kolonbia.
Udalerria: Bogota, hiriburuko barrutia. Engativá.
Trebatutako irakasleak: 1.368 (2013ko otsailera arte trebakuntzan parte hartu duen irakasle kopurua. Pertsona horietako batzuek bi aukeratan baino gehiagotan hartu dute parte).
Bizitzaren Abenturarekin lan egin duten neska-mutilak: 61.493 (2013ko otsailera arte irakasleek Bizitzaren Abenturan murgildu dituzten eta programaren materiala jaso duten neska-mutilen kopurua).
Parte hartu duten hezkuntza-erakundeak: 32

Parte hartu duten erakundeak

Prestakuntza-prozesua | Trukeak | Ikerketa

Bizitako prozesuaren lekukoak

Neska-mutilena | Irakasleena | Zuzendari eta langile teknikoena | Esperientzien topagunea