Behera kargatzea

Behera karga ezazu Osasunkume – Bizitzaren Abenturaren abestia ring tone gisa edo ikasteko eta lagunekin abesteko. Hemen dituzu abestiaren hitzak:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Baga-biga, hiru eta lau
katua ari da miau eta miau
esnea utziko du baina
ez du egingo barau.
Bostarekin sei eta zazpi
ez dabil gure katua gaizki.
Aurrena begia ireki
eta dena irentsi.
Zazpigarrenarekin zortzi
ez dio sobera iritzi.
Gerokoak geroko utzi
eta ezpainak igurtzi.
Zortzi eta bat bederatzi
ikastolara zaigu iritsi.
Tripak eragin die gora
eta ezin du ikasi.
Osasunkume, gure mixina
entzun ezazue ipuina.
Osasunkume, gure mixina
eta talo burdina.
Bederatzi ta gero hamar
gure katua marmar-marmar.
Buru-hanka eta hatzamar
guztiak ditu baldar.
Hamarrekin ezin hamaika
komunera doa korrika.
Jolas-garaia dator baina
katuak plasta kaka.
Dozenak behar ditu hamabi
haizean dantzan bi zapi.
Katu berak egin dio xapi
bere osasunari.
Osasunkume, gure mixina
Hau zen gure ipuina.
Osasunkume, gure mixina
eta talo burdina.

 

Mahaigaineko atzeko planoak